undefined

Athleticen dendek ateak ireki dituzte berriro

Athleticen dendek ateak ireki dituzte berriro

San Mameseko, Errekalde Zumarkaleko eta Alde Zaharreko establezimenduak publikoaren eskura egongo dira datorren astelehenetik aurrera, hilak 11

Klubaren edozein produktu ofizial erosi, edo online dendaren bidez egindako eskaerak jaso nahi dituzten jarraitzaile guztien eskura egongo dira astelehenetik aurrera Athletic Cluben denda fisikoak, konfinamendu garaian itxita egon ostean.

San Mameseko, Errekalde Zumarkaleko eta Bidebarrietako (Alde Zaharra) denda ofizialak astelehenetik aurrera irekiko dira 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara, astelehenetik larunbatera. Establezimenduek osasun-erakundeek ezarritako segurtasun- eta higiene-protokolo guztiak jarraituko dituzte.

Ospatu gurekin hilaren 11n gure dendak berriro irekitzen ditugula, eta eraman dohainik zure gustuko baloia, eta gainera, %20ko deskontua izango duzu 1. janzkera erosten baduzu online erosketeten bidez, igandera arte, eta dendara etortzen bazara jasotzera klik & collect aukera aukeratzean.