
Lehen taldea | Lezama |
Jon Morcilloren kontratu berritzea
Jon Morcilloren kontratu berritzea
Bilbao Athleticen ezker hegalekoak hiru denboraldiz luzatu du kontratua, 2023ra arte
Athleticek 2023ra arte luzatu du Jon Morcilloren kontratua. Joseba Etxeberriaren taldeko golegile nagusia da, hamar golekin, eta ekainean amaituko zuen bere lotura. Beraz, akordioaren luzapenak hiru denboraldietarako iraupena du.
Morcillo, Oier Zarraga erdilariarekin batera, filial zuri-gorriak aurten ligan izandako 28 neurketak jokatu dituen bakarra da. Zornotzako aurrelariak laugarren denboraldia bete du Lezaman, Durangoko Kulturaletik bertara heldu eta gero. Pandemiaren geldialdiaren aurretik bigarren postuan zegoen Bilbao Athleticen jokalaririk garrantzitsuenetariko bat da.