Lan-saioen berrekitea Lezaman
Lehen taldea

Lan-saioen berrekitea Lezaman

Athletic Club igande honetan hasiko da bakarkako saioekin

Lan-saioen berrekitea Lezaman
Lan-saioen berrekitea Lezaman
2020ko mai. 8a

Athletic Cluben lehen taldeak igande goizean ekingo die berriz entrenamenduei. Dena prest du LaLigaren osasun-protokoloak lan-saioen hasiera honetarako ezarritako arauetara egokitzeko.

Martxoaren 13a izan zen Gaizka Garitanoren jokalariak Lezamako instalazioetan aritu ziren azken eguna, eta ia bi hilabete geroago berriro ekingo diote lanari bakarkako lan-saioetan.