Lagatutako bost jokalariren kontratu-amaiera
Lezama

Lagatutako bost jokalariren kontratu-amaiera

Aranak, Aguadok, Llorentek, Mendibelzuak eta Sergio Garciak klubarekin duten lotura amaituko dute

Lagatutako bost jokalariren kontratu-amaiera
Lagatutako bost jokalariren kontratu-amaiera
2020ko mai. 9a

Asier Aranak (Gernika), Aitor Aguadok (Deusto), Unai Llorentek (Urduliz), Keenan Mendibelzuak (Getxo) eta Sergio Garciak (Zamudio) ekainaren 30ean amaituko dute gure erakundearekin duten lotura, lagatuta egon ostean egun horretan bukatzen baitzaie kontratua.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkie denboraldi hauetan guztietan entitatearen koloreen defentsan erakutsitako dedikazioagatik eta emanagatik, eta zorterik onena opa die ibilbide pertsonalean eta futbol-ibilbidean.