
Lehen taldea |
Athletic Club Lezaman ari da dagoeneko
Athletic Club Lezaman ari da dagoeneko
Gizonezkoen lehen taldea gaur goizean itzuli da entrenamenduetara, azken saioa egin eta 58 egunera
Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldeko jokalariak gaur goizean itzuli dira Lezamako entrenamenduetara.
Banaka eta mailakatuta, jokalari zuri-gorriek entrenamendu-zirkuituak egin dituzte 09:00etatik 13:30era, gimnasioetan eta barruko pabilioietan, baita 1. zelaian ere, non Gaizka Garitanorekin eta Patxi Ferreira laguntzailearekin batera baloiarekin aritu diren 45 minutuz berdegunean. Atezainak, bestalde, Aitor Irurekin batera aritu dira 2. zelaian.
Saioa bukatzeko, jokalariek 25 minutuko lasterketa-jarraitua egin dute 3. zelaian.