San Mames, berdez, Langeren Cornelia sindromeagatik
Kluba

San Mames, berdez, Langeren Cornelia sindromeagatik

Larunbat honetan, maiatzak 9, estadioaren kanpoaldea 22:00etatik 22:30era argitu da

San Mames, berdez, Langeren Cornelia sindromeagatik
San Mames, berdez, Langeren Cornelia sindromeagatik
2020ko mai. 10a

Athletic Clubek bat egin du Langeko Cornelia Sindromearen Nazioarteko Egunarekin, senitartekoei, zaintzaileei eta behar bereziak dituztenei elkartasuna adierazteko. Garrantzitsua da haien lana ikusarazten laguntzea, ikerketan eta detekzioan garaiz aurrera egiten jarraitzeko eta, horrela, tratamenduari eta errehabilitazioari ekiteko, konplikazioak saihesteko eta pairatzen dutenei bizi-kalitate ona bermatzeko.

Sindrome genetiko horren ezaugarria da jaiotza aurreko eta osteko hazkundean atzerapen psikomotorra eta mentala izatea, aurpegiko hainbat ezaugarriri eragiten die, eta sortzetiko beste malformazio batzuen artean, ohikoenak gorputz-adarretako alterazioak dira. Maiatzeko bigarren asteburuan gogoratzen da urtero oso ohikoa ez den eta diagnostikatzen zaila den gaixotasun hau. Cornelia de Lange doktoreak 1933an deskribatu zun lehen aldiz, eta hartatik hartu du izena.