undefined

Nico Williams eta Nico Serrano, Bilbao Athleticera

Nico Williams eta Nico Serrano, Bilbao Athleticera

Bi aurrelariek filialaren fitxa izango dute datorren denboraldian, Ohorezko Mailako Gazteen talde txapeldunean paper garrantzitsua izan ostean

Nico Williams eta Nico Serrano, Gazteak A taldeko jokalariak, Bilbao Athleticeko taldean izango dira 2020-2021 denboraldian. Bi jokalariek (17 urte, biak) filial zuri-gorriaren fitxa izango dute, Ohorezko Mailan egindako denboraldi bikainaren ostean; Imanol de la Sotak zuzentzen duen taldeak Ohorezko Mailako txapeldun titulua lortu du.

Bi aurrelariek zuzenean emango dute bigarren talderako jauzia, CD Basconiatik igaro gabe, nahiz eta Williamsek hiru partida jokatu dituen denboraldi honetan Patxi Salinasen taldearekin. Gazteetan, Serranok eta Williamsek 14 eta 6 gol sartu dituzte, hurrenez hurren, txapelketa bertan behera utzi arteko 19 partidetan.