Gazteak taldeko hamahiru jokalari, Basconiara
Lezama

Gazteak taldeko hamahiru jokalari, Basconiara

Hiru jokalarik Ohorezko Mailan jarraituko dute eta beste lauk klubarekin duten lotura bukatuko dute

Gazteak taldeko hamahiru jokalari, Basconiara
Gazteak taldeko hamahiru jokalari, Basconiara
2020ko mai. 11a

Athletic Clubek datorren denboraldiko Ohorezko Mailako Gazteen Taldeko jokalariak zeintzuk izango diren jakinarazi du. Nico Williams eta Nico Serrano Bilbao Athleticeko taldean izango dira datorren denboraldian eta hauez gain, hamahiru jokalari hirugarren mailara igoko dira. Bestalde, 4 jokalarik klubarekin duten lotura amaituko dute.

Basconiara igoko diren jokalariak: Ibon Ispizua eta Unai Perez (atezainak); Beñat de Jesús, Adrian Trespalacios, Iker San Vicente, Oier Lopez eta Iñigo Gomeza (atzelariak); Kepa Uriarte, Unai Velez, Ander Laka eta Mikel Lopez Goti (erdilariak) eta Manex Asategi eta Iñigo Lopez (aurrelariak). Mikel Mendibe, Iñaki Telletxea eta Beñat Gerenabarrena atzelariek Ohorezko Mailako Gazteen Mailan errepikatuko dute.

Bestalde, Gorka San Nicolas atezainak, Rodrigo Esteban eta Daniel Echavarri erdilariek eta David Hernandez aurrelariak klubarekin duten lotura amaituko dute.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkie denboraldi hauetan izan duten kolore zuri-gorriekiko konpromisoa eta entitatearen baloreekiko izan duten dedikazioa. Era berean, zorterik onena opa die beraien ibilbide pertsonaletan eta futbolean.