Aurkariak herrialdeka: BELGIKA
Aurrez aurre izan ditugun Belgikako 16 taldeen zerrenda errepasatuko dugu, duela 108 urte bisitatu gintuen Bruselako Daring Club buru dela
1912ko maiatzaren 12an Athletic Club taldeak Belgikako talde baten aurka jokatu zuen lehen aldiz; Bruselako Daring Club taldearen aurka, hain zuzen. Aurkari hori oso garrantzitsua izango zen Athleticen historian. Hainbat fusioren ondoren, 70eko hamarkadan Molenbeekeko Racing White Daring izatera pasa zen, eta lehoiek kanporatu egin zituzten 1977ko UEFAko Koparen finalaurrekoetan. Athleticek bi aldiz jokatu zuen Daring Cluben aurka Jolaseta zelaian. Lehenengoan 1-5 galdu zuen, eta bigarrena 2-2, lau egun beranduago, 1912ko maiatzaren 16an.
Daring Club taldea Belgikako taldeen zerrendako lehena da. 15 klub eta Liejako Selekzioa dira. 34 aldiz jokatu dugu haien aurka, horietatik 13 UEFAko Kopari dagozkio, izen desberdinekin, eta beste 21 aldiak lagun arteko partidak izan dira.
Guztira, Athleticek 16 partida irabazi ditu; 9 berdindu eta beste 9 galdu.
Belgikako talderik sendoenak
Mende bat baino gehiagoz izan ditugu aurkari belgikar futbolaren historian tradizio handiena izan duten taldeak, Lehen Mailako sailkapeneko lider izandakoak eta titulu gehien jasotakoak.
Anderlecht, Brugge Kluba eta Standard de Liège nabarmendu ditzakegu. Hiruren artean 60 liga txapelketa egin dituzte, eta beren potentziala berdin mantendu da denboran zehar. Baina sasoi batean oso garrantzitsuak izan ziren eta gerora ospea galdu zuren taldeak ere izan dira, hala nola Union Saint Gilloise, 11 aldiz Ligako txapeldun izana, el RFC Liège (5), Royal Antwerp (4) eta lehen aipatutako Moleenbekeko RWD. Aurrekarien tituluak kontuan izanda, 12 txapelketa lortu zituen.
Europa mailako txapelketak
Athletic Club Belgikako aurkarien kontra aritu da 5 aldiz, zuzeneko kanporaketetan. Hirutan garaile izan zen eta beste bitan galdu egin zuen. Era berean, beste bitan Belgikako klubek Taldeko Faseko ligatxoa osatu dute zuri-gorriekin batera. Ligatxo bietan Athletic hurrengo txandara pasa zen.
- 1964/65eko denboraldiko Azoken Kopak Belgikako lehenengo aurkari ofiziala ekarri zuen, Royal Antwerp. Lehiaketaren final hamaseirenetan lehoiek 2-0 irabazi zuten San Mamesen, eta 0-1 Anbereseko Bosuil Stadium zelaian.
- Moleenbekeko RWD taldeak ez zuen 1977ko UEFAko finalerdietako partida bat ere galdu, baina kanporatu egin zuten berdinketa kasuetan aurkako zelaian sartutako golen balio bikoitzagatik: 1-1 Bruselan eta 0-0 San Mamesen.
- 85/86ko UEFAko final seirenetan, aurkaria RFC Liège izan zen. Athleticek bi garaipen lortu zituen, 0-1 kanpoan y 3-1 etxean.
- Beveren taldea izan zen lehiaketa ofizial batean Athletic kanporatu zuen lehen belgikarra. 86/87ko UEFAko final hamaseirenetan izan zen. Zuri-gorriei 3-1 irabazi zieten Belgikan eta gol bakarragatik erori ziren San Mamesen.
- Azkenik, UEFAko erronda horretan, baina 2009/10 denboraldian, Anderlecht taldeak Athletic Club kanporatu zuen Bilbon 1-1 berdindu eta Bruselan 4-0 irabazi ostean. Romelu Lukaku gaztearen eskuadra bat nabarmendu behar da.
Multzo-faseetan gainditutako taldeei dagokienez, oroitzeko moduko bi emaitza:
- Standard taldearen aurka, 2004/05 denboraldian, Athleticek Europako txapelketetan inoiz lortutako gol kopuru handiena egin zuen, 1-7. Athleticek, Ernesto Valverderen zuzendaritzapean, belgikarren kontra ligatxoan jokatutako partida bakar hori irabazi behar zuen, eta garaipen gogoangarria izan zuen. Ezquerroren hiru gol, Yesterena, Iraola, Del Horno eta Etxeberriarena izan ziren gol-sorta historikoa osatu zutenak.
- 2016/17 denboraldiko Taldeen Fasean Genk-en aurka egindako partidak ere datu garrantzitsu bat ekarri zuen. Belgikan 2-0 galdu ostean, Athleticek 5-3 irabazi zuen Katedralean. Aritz Aduriz bereziki nabarmendu zen, bost gol sartuta.
Liejako selekzioaren aurka
1922ko maiatzaren 25ean Athletic Club Liejako selekzioaren aurka aritu zen Belgikako hirian. Bordelen jokatutako nazioarteko partidak alde batera utzita, lehoiek Europa erdialdera bidaiatu zuten lehen aldia izan zen. Urrutira joan ziren, eta, gainera, topaketa bakarra jokatzeko.
Lehoiek, Mr. Burtonen gidaritzapean, 0-1 irabazi zioten hiriko talderik onenetako jokalari osatutako selekzioari. Laca izan zen golegilea. Orduko kroniken arabera, “ikusmin handia zegoen partidarako, eta hasiera izugarria izan zen”.
Belgikako beste aurkariak Lierse, Sint-Niklaas, Gent, Charleroi, eta Sporting Lokeren izan dira.