undefined

97 urte hamargarren Kopako garaipenetik

97 urte hamargarren Kopako garaipenetik

1923ko maiatzaren 13an Athleticek bere hamargarren Kopako titulua lortu zuen, finalean CE Europari 1 eta 0 irabazita

Gaurko egunez, baina 1923an, Athleticek gol bateko aldearekin irabazi zion CE Europari Les Cortsen (Bartzelona) jokatu zen finalean, bere hamargarren Kopako titulua lortuz. Manuel Lopez ‘Travieso’-k 30. minutuan lortutako gola nahikoa izan zen Athleticek garaikurra altxatzeko.

Koparen hogeita batgarren edizioa izan zen. Athleticek Real Madril izan zuen aurkari final-laurdenetan eta Reala finalerdietan. Kopa 1922-23 denboraldian Espainian jokatu ziren eskualdeko zortzi txapelketetako irabazleek jokatu zuten, eta partida bikoitzeko bi txandatan jokatu zen, zozketa bidez erabakitako norgehiagokekin. Partehartzaileren baten artean berdinketa suertatzen bazen, partida bat jokatu behar zen zelai neutral batean berdinketa hausteko.

Real Madrilen aurkako joaneko partida Santiago Bernabeun jokatu zen eta Frederick Pentlanden mutilek 1-3 irabazi zuten Sesumagaren Hat-Trickari esker. San Mamesen jokatutako itzuleko partidan, lehoiak nagusi izan ziren ere eta 5-0 bukatu zen.

Realaren aurkako finalerdietako lehen partida etxetik kanpo jokatu zen Atotxan eta zuri-gorriek 0-0eko berdinketa lortu zuten. Finalerdiak astebete geroago erabakiko ziren San Mamesen, eta Pentlanden taldeak 2 goleko aldearekin eta finalerako txartela lortu zuen (geroago CE Europaren aurka irabaziko zuten).