undefined

Euskadiko Federakundeak amaitutzat eman ditu ligak

Euskadiko Federakundeak amaitutzat eman ditu ligak

Neurri honekin, EFF-k Emakumezkoen C, Kadete Mailako gizonezkoen bi taldeen eta emakumezkoen sailkapenak behin betikotzat jo ditu

Euskadiko Futbol Federakundeak futbol federatuko kategorien sailkapenak ziurtatu ditu, behin txapelketak amaituta. Athletici dagokionez, gizonezkoen kadeteen bi taldeak, Euskal Ligakoak eta Ohorezko Mailakoak, dira txapeldunak. Halaber, ofizial egin da Emakumezkoen C taldea Euskal Ligara igo dela, Lurralde Mailako txapeldun izendatu ondoren, ligako 22 partidetan garaipena erdietsi ostean. Emakumezkoen kadetea ere txapeldun izan da.

Bestalde, RFEFeko epaile bakarraren onarpena falta da Bilbao Athletic eta Basconiaren igoerako play off-ak, Gazteen Ohorezko Mailako eta Gazte Nazionaleko tituluak, Athleticeko Emakumezkoen lehen taldearen bosgarren postua eta Emakumezkoen B Ligako bere multzoko txapelketa lortzearen berrespena ziurtatzeko.