undefined

San Mames, urdinez Erizaintzako Langileen Nazioarteko Egunean

San Mames, urdinez Erizaintzako Langileen Nazioarteko Egunean

Futbol zelaia argiztatu egin da, lanbide honek osasun-sistemaren barruan duen garrantzia balioesteko

San Mamesen argiztapena, astearte honetan 22:00etatik 22:30era, Erizaintzako Langileen Nazioarteko Eguna ospatzeko jardueren artean egon da eta ospakizun hori, gainera, ‘Nursing Now’ izeneko kanpaina globalaren barruan sartuta egon da ere. Kanpaina hori azken hiru urteetan egin da, Erizainen Nazioarteko Kontseiluarekin eta OMS-ekin batera.

Athletic Clubek beste behin ere nabarmendu nahi du profesional guztien konpromisoa eta lana. Erizainek egunero agerian uzten dute beraien zerbitzu, arreta, zaintza, elkartasun eta adiskidetasun-bokazioa, aste gogor hauetan erakutsi den bezala.

Erizaintzako Langileen Nazioarteko Eguna maiatzaren 12an ospatzen da, Florence Nihgtingale erizaintza modernoaren oinarrien sortzailearen urteurrenarekin bat etorriz, eta aurten, gainera, haren jaiotzaren 200. urteurrena ospatzen da.