undefined

Vesga: “Sentsazioak onak dira”

Vesga: “Sentsazioak onak dira”

Athletic Clubeko futbolariaren adierazpenak Lezamako instalazioetatik

Athletic Club aste honetan itzuli da Lezamako instalazioetan egin beharreko banakako entrenamenduetara. “Etxean lan dezente egin dugu bidali dizkiguten planekin, baina orain zelaian ariketak ezberdinak dira“, Mikel Vesgaren hitzetan.

Egoera hau udan egindako entrenamenduekin alderatu du arabarrak: “Sentsazioak onak dira, denboraldi-aurrekoen antzekoak“, baina “udan baino egoera fisiko hobean iritsi gara, azken bi hilabeteetan ondo lan egin dugulako“.

Ligari buruz, Vesgak ohartarazi du: “Egutegia zorrotza izango da, denbora gutxian partida asko izango ditugulako eta prestaketa laburra izango delako. Buru aldetik oso indartsu egon beharko dugu, hilabete gogorra izango delako, baina konfiantza dugu, helburuak buruan ditugula, ondo egingo dugula uste dugu“.

Sentsazio onak izan genituen, taldea gogotsu dago berriro hasteko eta helburuarekiko distantzia ez da oso handia: oso ondo ari gara lanean eta aukera asko izango ditugu“.