

Aurreko denboraldian egin bezala, 2002-2003an Lehen Mailan debuta egin zutenean, lehoiek Superligako bigarren titulua jarraian eskaini ahal izan zieten San Mameseko zale zuri-gorriei. 2004ko maiatzaren 16an jokatu zen Katedralean ligako azken jardunaldia, gaur duela 16 urte. Ez zen partida erabakigarria, izan, Iñigo Juaristiren neskek aurreko jardunalditik baitzekiten txapeldun zirela. Meridako Corderexen aurka lortutako 1-3ko garaipenak matematikoki eman zien titulua, baina gaurko egunez euren zelaian eta euren familia zuri-gorriaren aurrean ospatu ahal izan zuten.
Dena erabakita heldu zen Superligako 26. jardunaldira: amaiera bikaina. Torrejonek lehen aldiz zapaldu zuen San Mameseko berdegunea, eta Pitxitxiren estatuari lore eskaintza egin ondoren, Madrilgo taldeak ohorezko korridorea egin zion Athletic Clubi. Partida 0-2koarekin bukatu zen, azken minutuetan Sarayk area kanpotik jaurtiketa bikain batekin, eta egun EDF Logroñon (Primera Iberdrola) dagoen Jade Boho aurrelariak sartutako golei esker.
Jaia San Mamesen
Azken txistua entzun zenean, Ligako titulua ospatzea besterik ez zen geratzen. Nerea Onaindia kapitain zuri-gorria palkora igo zen Angel Maria Villar EEFFko presidentearen eskutik txapeldunen garaikurra jasotzeko. Zelaian, berriz ere IMQko autotxoa, trainerua eta jaia milaka athleticzalerekin batera. Hispalisen aurka bezala gol-kopuru handia sartu gabe, baina poz handiz. Emakumezkoen taldeak erritmo geldiezina zeraman emakumezkoen futbolaren elitean, geroko belaunaldientzat eredua ezarriz.
Azken norgehiagokak emoziorik izan ez zuen arren, txapelketaren bilakaera zirraragarria izan zen. Lehoiek 60 punturekin bukatu zuten lehen postuan, Sabadellek eta Levantek lortu zutena baino bi puntu gehiago. Juaristiren neskek amaierara arte borrokatu behar izan zuten, liga amaitzeko bost jardunaldi falta zirenean kendu zioten lidergoa Sabadelli. Bilbotarrei bost puntuko aldea atera zien Sabadellek, baina Athleticen azken txanpa ikusgarriari esker, 7 garaipen jarraian lortuta, berriro ere txapeldun bihurtu ziren.


Emakumezkoen taldearen plangintza urtarrilaren 31ra arte
Emakumezkoena
Lehoiek aste oso zorrotza hasiko dute ostegunean liderren aurka, Fc Bartzelonak eta igandean Sevillan Real Betisen aurka jokatuko duen partidarekin


Beste amaiera krudel bat lehoientzat
Emakumezkoena
Lehoiek, bere atean 90. minutuan sartutako golaren ondorioz, Badajozen ezin izan dituzte hiru puntuak eskuratu, Santa Teresa baino hobeak izan arren


Badajozen garaipenarekin topo egitera
Emakumezkoena
Irene Oguiza lehen aldiz zerrendan sartu da aurten lehen taldearekin eta Nekane itzuli da deialdira


Amaia Garciaren osasun egoera
Emakumezkoena
Reto Iberdrolaren taldeko erdiko atzelariak denboraldia galduko du lotailu gurutzatua hautsi duelako


“Talde bizi bat ikusi nahi dugu”
Emakumezkoena
Iturregik “taldearen hobetzeko tartean” konfiantza du eta partidak irabazteko aukera gehiago sortu behar direla azpimarratu du


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, Santa Teresa-Athletic partidaren atarian


Jone Ibañezen osasun egoera
Emakumezkoena
Erdilariak baja izango da larunbat honetan Badajozen, gaur eskuin orkatila bihurritu duelako


Emakumezkoen taldearen plangintza urtarrilaren 24ra arte
Emakumezkoena
Asteburuko etenaldiaren ondoren, lehoiek urteko lehen garaipena bilatuko dute larunbatean Badajozen


Pampinen debutaren egunean, gol festa filialarentzat
Emakumezkoena
Reto Iberdrolan jokatzen duen taldeak 4-0 irabazi dio Espanyolen bigarren taldeari Lezaman, Monenteren hirukoteari eta Nerea Nevadoren golari esker


Emakumezkoen taldearen plangintza urtarrilaren 17ra arte
Emakumezkoena
Lehoiek ez dute asteburu honetan jokatuko Almerian Espainiako Superkopa ospatuko dela eta