undefined

Denda berria Bilboko erdigune turistikoan

Denda berria Bilboko erdigune turistikoan

Athletic Clubek gune berri bat ireki du Mazarredo zumarkaleko 65.ean, San Mames, Errekalde zumarkalea eta Bidebarrieta kaleetakoekin bat eginez

Athletic Clubek Bilboko erdigune turistikoan duen denda ofizial berriak ateak ireki ditu gaur Mazarredo zumarkaleko 65. zenbakian. Klubaren establezimendu berriak, bere kanpoaldean kolore gorri deigarria izateagatik nabarmentzen denak, athleticzale zein bestelako bisitari guztiei Athleticen produktu ofizial guztiak aurkitzeko espazio berritzailea eskaintzen die.

San Mameseko aldagelen tunela gogorarazten duen barnealde batekin, denda berriak dagoeneko San Mamesen, Errekalde zumarkalean (Bilbo), Bidebarrietan (Bilbo) eta Max Centerren (Barakaldo) dauden denda ofizialek eskaintzen dituzten zerbitzuak esakiniko ditu, baita Click and Collect aukera ere. Aukera horri esker, online denda erosoaren bidez egindako erosketak berehala jaso ahalko dira establezimenduan.

Inaugurazioan izan dira (egungo egoera sanitarioak baldintzatuta, noski) Aitor Elizegi Athleticeko presidentea, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Rafael Gardezabal Bilbao Dendak elkarteko presidentea.  Xabier Otxandiano Udaleko Garapen Ekonomikorako zinegotzia eta Joana Martinez zuzendaritza zuri-gorria ere bertan izan dira.

Aitor Elizegiren esanetan, “hiribilduan saltoki berri bat irekit dela herritarrei, bazkideei eta zaleei helarazi beharreko mezu bat zen. Pentsatzen dugu Bilbo ez dela geldituko, Guggenheimeko zabalgune honek etorkizuneko apustu izaten jarraitzen du”.

Bestalde, Juan Mari Aburtok azpimarratu duenez, “oso batasun berezia da honakoa: denda, merkataritza, Athletic eta Bilbo. Gure kaleak apurka-apurka suspertzen doaz eta irekiera hau horren adibidea da. Ilusioa sortzen dugu eta hori da, hain zuzen ere, Athletic. Final hori zalegoarekin batera irabazi nahi dugu, hemen dugu kamiseta erosteko denda eta, nire kasuan, gorbata”.

Klubaren iragana eta oraina ez dira inaugurazioan falta izan. Andoni Goikoetxea eta Joseba Etxeberria izan dira, lehen taldean debuta egin duen Unai Vencedor Bilbao Athleticeko jokalariarekin batera, baita aurtengo denboraldiaren amaieran erretiroa hartuko duen Ainhoa Tirapu atezaina ere.

Athletic Clubeko denda berriaren ordutegia, Mazarredo zumarkaleko 65. zenbakian, astelehenetik larunbatera 10: 00etatik 14:00etara goizez eta 16: 30etik 20:00etara arratsaldez izango da.