undefined

Yeray: “Hamaika final geratzen zaizkigu”

Yeray: “Hamaika final geratzen zaizkigu”

Atzelari zuri-gorria pozik agertu da baloiarekin sentsazioak berriz hartzeagatik eta Europa Leaguerako sailkapena lortzeko gogor borrokatuko dutela iragarri du

Bi hilabeteko etenaldiaren ostean, baloia martxan da berriz ere Lezaman, eta Yeray Alvarez pozik agertu da taldearen itzulerarekin: “Pozik nago egunotan izandako sentsazioekin, eta batez ere, gehien gustatzen zaidana berriro egiteagatik: futbolera jokatu. Asko eskertzen da, egia esan, etxean bi hilabete eman eta gero“.

Athletic Clubek  Liga amaierara arte ezarritako helburuez hitz egiteko orduan sendo aritu da atzelari zuri-gorria: “Hamaika final geratzen zaizkigu. Gure helburua Europa Leaguerako sailkatzea da, eta horren bila goaz. Badakigu zaila dela, baina lor dezakegu”.

Yerayk badaki “taldeak faltan botako duela zale zuri-grrien presentzia harmailetan”, eta estadioetako ikusle faltak partidak berdinduko dituela iragarri du: “San Mameseko harmailak beteta daudenean komeriak pasatzen dituzte taldeek gu irabazteko. Guretzat askoz errazagoa da gure zaleen berotasunarekin jokatzea. Partidak askoz gehiago berdinduko dira orain, eta jokalarien banakako ekintzek are gehiago erabaki ahal izango dute neurketa. Denok gara horren jakitun, eta beraz, bakoitzak bere estrategiak prestatuko ditu”.