undefined

Partida osoa: Athletic Club – Girona FC (LaLiga 2018-19)

Partida osoa: Athletic Club – Girona FC (LaLiga 2018-19)

Gozatu YouTubeko kanalean joan den denboraldian San Mamesen jokatutako partida osoaz

Gaur gure YouTubeko kanalean, Athletic Clubek eta Girona FC taldeak San Mamesen 2018-19 denboraldian jokatu zuten Ligako 15. jardunaldiko partida berriz ikusiko dugu.

Athletic, Gaizka Garitanok LaLiga Santanderren lehen aldiz taldea zuzentzen zuela, hiru puntuak eskuratzeko beharrarekin heldu zen partida hartara, sailkapenari begira, egoera oso zail batean murgilduta baitzegoen. Zuri-gorriek aukera asko izan zituzten partidan zehar, Gorka Iraizoz atezainak neurri handi batean zapuztu zituenak. Adurizek, penaltiz, gola sartu zuen luzapenean hiru puntuak lortzeko eta denboraldiko bigarren garaipena lortzeko.

Hamaikakoak:

Athletic Club: 13. Iago Herrerín, 3. Núñez, 5. Yeray, 7. Beñat, 9. Williams, 11. Córdoba, 16. Dani García, 18. De Marcos, 20. Aduriz, 21. Capa, 22. Raúl García.

Ordezkoak: 14. Susaeta, 6. San José, 10. Muniain, 25. Unai Simón, 2. Ganean, 8. Iturraspe, 30. Guruzeta.

Girona FC: 1. Iraizoz, 2. Bernardo, 4. Ramalho, 6. Granell, 7. Stuani, 8. Pere Pons, 9. Ortu, 10. Borja García, 15. Juanpe, 23. Aleix García, 29. Pedro Porro.

Ordezkoak: 12. Douglas Luiz, 19. Lozano, 22. Doumbia, 30. José Suárez, 5. Alcalá, 28. Eric Montes, 34. Valery.