undefined

61 urte Gainzak erretiroa hartu zuenetik

61 urte Gainzak erretiroa hartu zuenetik

Athletic Clubeko aurrelariak 1959ko maiatzaren 17an jokatu zuen bere azken partida

Gaur 61 urte bete dira Agustin ‘Piru’ Gainza Bikandik Athletic Clubetik erretiroa hartu zuenetik. 1959ko maiatzaren 17an San Mamesen Real Madrilen aurka jokatutako Kopako partida batean izan zen.

Gainzak 21 denboraldi bete zituen Athleticen (One Club Man), 494 partida ofizial jokatuz eta 152 gol lortuz. Neurketa gehien jokatu dituen gure seigarren jokalaria da eta bederatzigarren goleatzaile nagusia. Bi Liga, zazpi Kopa, Eskualdeko Txapelketa bat eta Eva Duarte Kopa bat irabazi zituen.

Koparekin duen idilioak aparteko kapitulua merezi du. Basaurikoak 99 partida jokatu zituen txapelketa honetan, eta errekorra izan zen Andoni Zubizarretak gainditu zuen arte 104ra iritsita. Zazpi tituluak alde batera utzita, aipagarria da 1947an RC Celtari zortzi gol sartu zizkiola partida bakarrean.

Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo eta Gainza. Gure klubaren historiako aurreko lerro mitikoenetako baten jokalari ohi honek 16 urterekin egin zuen debuta eta 37 urte bete baino 11 egun lehenago erretiroa hartu zuen.

Argazkia: AC Museoa