
Lehen taldea |
Entrenamenduen hasiera talde txikietan
Entrenamenduen hasiera talde txikietan
Athleticek entrenamenduen bigarren asteari ekingo dio Lezamako instalazioetan
Joan den astean entrenamenduetara itzuli ondoren, astelehen honetan hasiko du Athleticek lan-saioen bigarren astea. Gaizka Garitanoren taldea Lezaman arituko da bihartik (9:30) larunbatera arte berriz ere, eta igandean hartuko dute atseden lehoiek.
Jokalariak hiru multzotan banatuta, Athleticek Ligako Protokoloan aurreikusitako hurrengo faseari ekingo dio.