undefined

Ostadarraren koloreak San Mamesen

Ostadarraren koloreak San Mamesen

LGBTIQfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna zela eta, gure futbol zelaia maiatzaren 17ko gauean argiztu zen

Igande honetan, maiatzaren 17an, San Mames ostadarraren koloreekin argiztu da, Athletic Clubek bat egin baitu LGBTIQfobiaren aurkako kanpainarekin ‘Orain denok estimatzen dugu askatasuna’ lemapean.

Homofobiaren, transfobiaren eta bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunak 1990ean NBEren Batzar Nagusiak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu izana oroitzen du.