undefined

73 urte RC Celta ‘jipoitu’ zenetik

73 urte RC Celta ‘jipoitu’ zenetik

73 urte bete dira Athleticek RC Celtari 12-1 irabazi zionetik, Kopako final-laurdenetan

1947ko maiatzaren 18an Athleticek RC Celtari gol asko sartu zizkion San Mamesen Kopako final-laurdenetako joaneko partidan. Egun horretan ‘Piru’ Gainzak, bere zaleen aurrean, lehoiek sartutako 12 goletatik 8 lortu zituen. 8 gol horiei esker hark egindako errekorra izan zen partida ofizial batean, baita zuri-gorri batek lortutakoa ere. Zerrendaren hurrengoak dira Iraragorri eta Bata, bakoitza 7 golekin.

Celtaren aurkako partidaren beste lau golak Zarrak (12. minutuan; 2-0), Iriondok (25. minutuan; 3-0 eta 5. minutuan; 5-0) eta Panizok (65. minutuan, penaltiz; 8-0) sartu zituzten. Gainzak berak sartu zuen partidaren lehenengoa 9. minutuan eta hurrengo hiru golak 40., 53. eta 54. minutuetan sartu zituen.
RC Celtak 67 minutu behar izan zituen bere gola lortzeko eta markagailuan 8-1ekoa jartzeko. Bisitarien gola Pahiñok sartu zuen Retamarrek langan jo zuen jaurtiketa baten ondoren, eta egun hartan vigoarrek lortu zuten gol bakarra izan zen. ‘Piru’ Gainzak bere zortzi goletako gainerakoak 71. eta 78. minutuen artean sartu zituen, behin betiko 12-1ekoa jarriz.

Argazkiak: Athletic Club Museoa