Lehen taldea |
Athletic Cluben lan saioa (2020/05/18)
Athletic Cluben lan saioa (2020/05/18)
Talde txikietan entrenatzeko lehen eguna Lezaman
Athleticek bigarren entrenamendu-astea hasi du Lezamako instalazioetan eta lan talde txikietan egin dituzte entrenamenduak. Taldea hiru multzotan banatu da eta gaurtik larunbatera bitartean arituko dira 09: 30etik 13: 30era.
Gaurko entrenamenduan Gaizka Garitanoren mutilek barruko pabiloian hasi dute lan saioa indar-ariketak egiteko. Ondoren, korrika egin dute 1 zelaian eta gaurko eguneko lana 2. zelaian baloiarekin egindako ariketekin amaitu dute.