undefined

“Faltan botatzen nuen lagunekin entrenatzea”

“Faltan botatzen nuen lagunekin entrenatzea”

Taldean berriro aritzeagatik pozik, Mikel Balenziagak LaLigaren itzuleraz hitz egin du: “Hilabete geratzen zaigu eta helburua argia da: lehen zazpien artean egotea”

Talde txikietan entrenatzeko bigarren eguna Lezaman. “Joan den astean binaka aritu genuen, eta antolakuntza oso ona izan bazen ere, gure lana atseginagoa bihurtuz, guk lagunekin entrenatu nahi genuen. Faltan botatzen genuen eta asko nabaritzen da aldaketa”, dio Mikel Balenziagak lan saioaren aurretik Klubari egin dizkion adierazpenetan.

Zumarragako hegalekoak badaki taldeak hilabete barru prest egon beharko duela: “Lan fisikoari dagokionez, baliteke denboraldi-aurrearen antza izatea, baina ondoren datorrenari dagokionez, ez du zerikusirik. Hamaika jardunaldi ditugu jokoan, eta helburua argi dago: lehen zazpien artean geratzea”.

Defentsa zuri-gorriak positibotzat jo ditu LaLigak lehiaketa berrekiteko hartu dituen ohiz kanpoko aldaketak, partida bakoitzeko ordezkapen kopuruari eta deitutakoen kopuruari dagokienez: “Deialdi zabalagoekin eta partida bakoitzeko bost aldaketekin, denak entxufatuago egongo gara. Hori beti da ona taldearentzat, zenbat eta jende gehiago egon entxufatuta partida egun batean, orduan eta hobeto “.