undefined

Athletic Cluben lan-saioa (2020/05/20)

Athletic Cluben lan-saioa (2020/05/20)

Aste honetan Lezaman hasitako taldekako entrenamenduei esker, Garitanoren mutilek multzokako jokadlietan eta ariketa taktikoetan aurrera egin ahal izan dute

Baloiaren zirkulazioa, defentsa, erasoa… Fase berri honetan taldeka lan egiteak aukera ematen die Athletic Clubeko jokalari eta teknikariei multzokako mugimenduetan aurrera egiteko, bai erasoan eta baita defentsan ere.

10 laguneko hiru taldetan banatuta, lehoiak txandaka aritu dira barruko pabiloian, eta potentzia eta indar ariketak egin dituzte bertan. Kanpoan, lehen taldeko jokalariek posizionamendu ariketa taktikoak egin dituzte, ate gaineko erremateekin. Azken ordu erdian bost bosten aurkako partida jokatu dute, eremu txiki batean kontzentratuta (area barruan). Entrenamenduaren iraupena, guztira, ordu eta erdikoa izan da.