undefined

San Mameseko Bazkideenganako Arretarako Bulegoa berriro irekitzen da

San Mameseko Bazkideenganako Arretarako Bulegoa berriro irekitzen da

Online edo telefonoz erantzun ezin zaien izapideak egin behar dituzten bazkideek aurrez aurre egin ahal izango dituzte

Maiatzaren 20tik, asteazkenetik, aurrera San Mameseko Bazkideenganako Arretarako Bulegoa irekita egongo da berriro, Internetez edo telefonoz itxi ezin daitezkeen tramiteak egin behar dituzten bazkideak pertsonalki ikusteko.

Ordutegia 9etatik 15etara izango da, astelehenetik ostiralera, eta ezinbestekoa izango da lehendik hitzordua eskatu izana. Hitzordua, 94 406 1898 telefonoaren bitartez, edo webguneko Bazkideen Txokotik eskatu beharko da. Bazkide ez diren zaleek ere hitzordua eskatu dezakete telefonoz edo [email protected] helbidera idatziz.

Gogoratu Bulegoa San Mameseko 20. atearen alboan dagola.