“Hemendik aurrera beste zale bat bezela gozatuko dut”
Lehen taldea

“Hemendik aurrera beste zale bat bezela gozatuko dut”

Aritz Adurizek, nabarmen hunkituta, agur esan du San Mamesen tamiliarekin eta taldekideekin egindako agerraldi zirraragarri batean

“Hemendik aurrera beste zale bat bezela gozatuko dut”
“Hemendik aurrera beste zale bat bezela gozatuko dut”
2020ko mai. 22a

San Mameseko toki paregabean, Aritz Aduriz oso hunkituta agertu da espero zen prentsaurrekoan, asteazkenean futbola behin betiko utziko zuela iragarri ostean. Aduriz bere emaztearekin eta alabekin atera da zelaira, bere taldekide eta lehen taldeko teknikari guztiek egin dioten korridoretik, eta eskerrak eman dizkie familiari, klubari eta zaleei bere ibilbide osoan erakutsitako maitasunagatik.

“Ezin nuen gaurko agur hau imajinatu, ezta gertatu zaidan guztia ere, txikitan Athletic osoaren kamiseta behin ere jantzi ahal izatea ez nuelako pentsatu”, azpimarratu du aurrelariak. “Txundituta nago egun hauetan jaso dudan guztiarekin. Ez da triste egoteko unea, zoriontsu egoteko unea baizik, beti gustatu zaidana egin dudalako eta asko gozatu dudalako egiten. Horregatik iritsi naiz honaino”.

Aduriz oso argia izan da denboraldia amaitu baino lehen erretiratzeko erabakia hartzera eraman duten arazo fisikoei dagokienez: “Aspalditik nenbilen minen aurka borrokan, eta gutxi gorabehera jasan nezakeen eta taldeari zerbait lagundu, baina gero eta gutxiago. Baina konfinamendu honen ondoren behin betikoa izan da eta ez da borroka orekatua izan, balantza laster joan baita aldakaren aldera. Gorputz orok bere mugak ditu, are gehiago kirolari profesional batentzat. Ez zegoen ezer egiterik. Une honetan, taldea hobea da ni gabe”.

Egungo osasun egoera dela eta harmailen maitasunik ez izan arren, Aritz nahikoa saritua sentitzen da hainbeste denboralditan athleticzaleek emandako babesagatik: “Ez dut jendearen omenaldia izateko beharrik sentitzen, Katedralak hainbeste eman dit… Niretzat, igandero omenaldi bat jasotzea bezala izan da”. Era berean, Kopako balizko ospakizun batean bere protagonismoa kendu nahi izan du: “Gabarran hutsune bat? Ez dut behar. Garrantzitsuena da atera ahal izatea eta Athleticeko zale guztiek horretaz gozatzea. Eta ni beste bat bezala, hori izango naizelako hemendik aurrera, desiratutako Kopa hori ospatzea gustatuko litzaidakeen beste zale bat”.

Iragana, oraina eta etorkizunaren erabateko erreferentzia zuri-gorria den Aritz Adurizek hitz hauekin zehaztu du Athletic espiritua: “Hemen daukagun giza taldea ikaragarria da, eta horrek egiten gaitu ezberdin. Mundu guztiaren aurka lehiatzen ari den koadrila bat bezalakoa da. Eta horren esanahia ulertzen duen hainbeste jende uzten dut hemen, ez dela beharrezkoa nik ezer esatea hurrengo belaunaldiei ezin hobeto transmitituko dietelako”.

Badoa mito bat, “jakin zuen onena egiten beti saiatu zen norbait” bezala bakarrik gogoratua izan nahi duena.

+
Informazio gehigarria
GaleriakBestelako galeriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
2023ko ira. 23a

"Sendo jarraitu behar dugu"

Lehen taldea

Ernesto Valverde, pozik lehoien beste garaipen baten ondoren, baina datorrenari begira erlaxatzeko adorerik gabe

Ikusi gehiago
2023ko ira. 22a

Ruiz de Galarretaren mediku-txostena

Lehen taldea

Erdilaria zelaitik erretiratu da ezker hankako giharretako lesio batekin

Ikusi gehiago
2023ko ira. 22a

Athletic geldiezin batek Mendizorrotza konkistatu du

Lehen taldea

Lehoien garaipen ukaezina, Iñaki Williamsen eta Sanceten gol ederrei esker

Ikusi gehiago
2023ko ira. 22a

Partida aurrekoa: Deportivo Alaves-Athletic Club (LaLiga 6. J)

Lehen taldea

Lau jardunaldi jarraian galdu gabe kateatu ondoren, lehoiek beste garaipen bat lortu nahi dute goiko postuetan finkatzeko

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

Deialdia: Deportivo Alaves-Athletic Club (6. J)

Lehen taldea

Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar, irailak 22, Mendizorrotzan 21:00etan jokatuko den partidarako

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

"Alavesen aurkako partidak mami handia du"

Lehen taldea

Ernesto Valverdek, "bultzatzen" jarraitu behar dela sinetsita, Mendizorrotzan garaipena lortzea espero du, emaitzen dinamika onean jarraitzeko helburuarekin

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

Zuzenean: Ernesto Valverderen prentsaurrekoa

Lehen taldea

Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia, Lezamako prentsa aretorik, biharko Deportivo Alaves-Athletic Club neurketaren aurretik

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

Bihotz zuri-gorria Araban

Kluba

Ostiral honetako Mendizorrotzako derbia dela eta, Victor Urquijo jokalari laudioarrarekin hitz egin dugu, ibilbide profesionala Deportivo Alavesen hasi zuen 60ko hamarkadako lehoia

Ikusi gehiago
2023ko ira. 19a

Non ikusi partida: Deportivo Alaves-Athletic Club

Lehen taldea

Ostiral honetan 21:00etatik aurrera LaLiga EA Sportseko seigarren jardunaldiko partida zuzenean jarraitzeko plataformak eta telebistako kanalak

Ikusi gehiago
2023ko ira. 19a

Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia

Lehen taldea

Zozketaren batean saridunetako bata bazara konturatu

Ikusi gehiago