undefined

Athletic Cluben entrenamendua (2020-05-22)

Athletic Cluben entrenamendua (2020-05-22)

Gaizka Garitanoren lehoiek baloiaren kontrolean jarri dute gaur arreta, espazio zabalen barruan

Athletic Club beste behin entrenatu da gaur Lezaman. Lehoiak taldeka banatuta aritu dira, protokoloak dioen bezala, eta gaur baloiaren ukitua eta taldearen mugikortasunean oinarritutako lan-saioa burutu dute.

Hasteko, Gaizka Garitanok errondo zabalak nagusi izan diren saioa prestatu du, baloiaren jabetza eta ukituaren bidez, mugikortasuna protagonista nagusia izan dadin. Gainera, entrenamenduaren atal hau futbol teniseko partidekin osatu da, gure lehoiak baloiaren kontrola eta koordinazioa menperatzen has daitezen.

Entrenamenduaren amaieran kornerrak jaurti dituzte, zuzeneko askeko jaurtiketekin batera.