Urteurrena: Amaia Olabarrieta eta Saioa Gonzalezi omenaldia
Emakumezkoena

Urteurrena: Amaia Olabarrieta eta Saioa Gonzalezi omenaldia

Gaur, baina orain dela lau urte, Amaia Olabarrieta eta Saioa Gonzalez jokalariek erretiroa hartu zuten

Urteurrena: Amaia Olabarrieta eta Saioa Gonzalezi omenaldia
Urteurrena: Amaia Olabarrieta eta Saioa Gonzalezi omenaldia
2020ko mai. 22a

Atzo, Athleticeko emakumezkoen taldearen historian oso garrantzitsuak izan ziren hiru jokalariren agurra gogoratu genuen, eta gaur, arrastoa ere utzi zuten bi jokalariren txanda da, belauneko lesio batek erretiratzera behartu zituenak. Amaia Olabarrieta eta Saioa Gonzalez lehoi ohiez ari gara; izan ere, gaurko egun batean, duela lau urte, taldekide eta zaleen maitasuna jaso zuten Lezaman. 27. jardunaldiko norgehiagokaren atarikoetan, lehoiek Oiartzun bisitari zutela, Amaia eta Saioa omendu zituzten ekitaldi xume batean. Gero, Joseba Aguirreren neskek 2-0 irabazi zioten talde gipuzkoarrari, ondoz ondoko sei garaipeneko bolada onari eutsiz. Bi aste geroago, zuri-gorriak ligako txapeldun geeratu ziren.

Amaia Olabarrietak Athleticen historian partida gehien jokatu dituzten jokalarien ‘Top-10’ zerrenda ixten du (232). 2004ko ekainaren 4an egin zuen debuta eta 13 denboralditan zehar kolore zuri-gorriak jantzi zituen. 2014ko martxoan, Valentziaren aurkako partida batean, erdilariak eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen. Hura izan zen lezamarrak lehoi gisa jokatu zuen azken partida.

Saioa Gonzalezen kasuan, ezkerreko belauna izan zen (lehenago ebakuntza egin zioten belaun horretan) aurreko lotailu gurutzatuaren haustura jasan zuena, 2013ko apirilean Atletico Madrilen aurkako partidan, Cerro del Espinon. Atzelariak 2010eko irailaren 19an egin zuen debuta Athleticekin L’Estartit taldean aritu ondoren, eta sei denboralditan 70 partida jokatu zituen.

2016ko maiatzean klubak euren ibilbidea, dedikazioa eta ahaleginagatik omenaldi beroa eskaini nahi izan zien. Azken urteak lesioa sendatzeko borrokan ez ziren errazak izan. Arratsalde hartan, taldekideen besarkadek suspertu egin zituzten klub zuri-gorrian jarraitzen duten bi jokalariak. Amaia emakumezkoen Haur Mailako entrenatzailea da eta Saioa, berriz, lehen talde zuri-gorriaren delegatua.

Erlazionatutako albisteak
2023ko ira. 25a

Emakumezkoen taldearen plangintza urriaren 1era arte

Emakumezkoena

Lehoiak F Ligan lehiatuko dira berriro aste honetan, eta Bartzelonara joango dira Levante Las Planasen aurka jokatzeko

Ikusi gehiago
2023ko ira. 20a

èggo, Athletic Clubeko emakumezkoen taldeko babesle berria

Emakumezkoena

2013tik Espainian dagoen Belgikako sukalde-enpresak bat egin du Athletic Clubeko emakumezkoen taldearen proiektu bereizgarriarekin

Ikusi gehiago
2023ko ira. 18a

Emamukezkoen taldearen lan plangintza irailaren 24ra arte

Emakumezkoena

David Aznarrek zuzentzen duen taldeak hurrengo lan plana aurreikusi du aste honetarako

Ikusi gehiago
2023ko ira. 17a

Nahikarik eta Sanadrik Athletic Clubekin debuta egin dute

Emakumezkoena

Bi fitxaketek Liga F-ko 2023-24 denboraldiko bigarren jardunaldian lehen partida ofiziala jokatu zuten lehoi gisa

Ikusi gehiago
2023ko ira. 16a

Porrota ligako estreinaldian Atletico de Madriden aurka

Emakumezkoena

Athletic Clubek hiru gol jaso ditu bigarren zatian, lehen zati oso parekatu baten ostean

Ikusi gehiago
2023ko ira. 15a

"Ilusioz gainezka gaude"

Emakumezkoena

David Aznarrek eta lehoiek "gogo handiz" ekingo diote lehiari aurkari garrantzitsu eta zail baten aurka, baina ederto aurre egitea espero dute

Ikusi gehiago
2023ko ira. 15a

Zuzenean: David Aznarren prentsaurrekoa

Emakumezkoena

Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia, Lezamako prentsa aretorik, biharko Atletico de Madrid-Athletic Club neurketaren aurretik

Ikusi gehiago
2023ko ira. 14a

Lehoiak Atletico de Madrid indartsuaren aurka estreinatuko dira ligan

Emakumezkoena

Futbolarien greba bertan behera geratu ondoren, Athleticek denboraldiko lehen partida jokatuko du larunbat honetan (12:00etan) CD Wandan

Ikusi gehiago
2023ko ira. 14a

Lesionatutako jokalarien egoera fisikoa

Emakumezkoena

Lehen taldean sendatze-prozesuan dauden lehoien egoeraren eguneratzea

Ikusi gehiago
2023ko ira. 13a

DIGIren aurkezpena emakumezkoen taldearekin

Emakumezkoena

Telekomunikazio-operadoreak Athletic Clubeko instalazioak bisitatu ditu joan den uztailean babesletza-akordioa emakumezkoen lehen taldera zabaldu ondoren

Ikusi gehiago