undefined

Bilbao Athletic astelehenean itzuliko da entrenamenduetara

Bilbao Athletic astelehenean itzuliko da entrenamenduetara

Nico Serrano gaztea eta utzita egon den Aitor Seguin batuko dira Joseba Etxeberriaren taldera

Bilbao Athletic astelehen honetan itzuliko da entrenamenduetara mailaz igotzeko play off-a prestatzeko, 18 jokalarirekin. Filialak, hasiera batean, hiru jokalariz osotutako taldeetan lan egingo du arratsaldeetan,17:00etatik aurrera, Gaizka Garitanoren gizonekin zelairik ez partekatzeko.

Joseba Etxeberriak honako jokalari hauek deitu ditu: Sillero, Nuñez, Areso, Murua, Luengo, Paredes, Imanol eta Rojo atzelariak; Zarraga, Vencedor, San Bartolome, Salado eta Prados erdilariak; eta Artola, Cordoba, Morcillo, Serrano eta Seguin aurrelariak. Serrano filialaren dinamikan sartuko da gazte mailako taldearekin denboraldia amaitu ondoren, eta Seguin, Barakaldon utzita egon ostean, taldean sartuko da bere egoera fisikoa hobetzeko prozesuan jarraitzeko.

Baque, Urain, Bernaola eta Tascon lesionatuek denbora daramate beren kabuz lanean, beraien lesioetatik errekuperatzeko.