undefined

2. B maila: Liga erregularraren amaiera ofiziala

2. B maila: Liga erregularraren amaiera ofiziala

Espainiako Futbol Federazioko lehiaketa epaileak sailkapenak balioztatu (Bilbao Athletic 3. sailkatu gisa) eta igoera playoffetako zozketarako izapideak ireki ditu

Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Epaile Bakarrak Bigarren B Mailako lau multzoen (I, II, III eta IV) sailkapenak balioztatzea erabaki du gaur, joan den martxoan, COVID-19ren ondorioz, lehiaketa bertan behera geratu zeneko modu berean. Epaileak RFEFren Lehiaketa eta Futbol Ez Profesionaleko Sailei ere eman die ebazpenaren berri, Bigarren Mailara igotzeko play off faseko parekatzeen zozketa egiteko beharrezkoak diren izapideak egin ditzaten.

Gauzak horrela, Bilbao Athleticek 3. postuan bukatu du fase erregularra (Cultural Deportiva Leonesa bigarren sailkatuarekin berdinduta), eta beraz, lehen kanporaketan gainerako multzoetan sailkatu diren hirugarren baten aurka jokatuko du: Atletico Madril B (I. multzoa), CE Sabadell Fc (III. multzoa) edo CD Badajoz (IV. multzoa). Kanporaketa partida bakarrera eta egoitza neutralean jokatuko da.

Taldeek errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute ebazpen horien aurka Apelazio Batzordean, maiatzaren 27ko 14:00ak arte.