undefined

Athletic Cluben app ofizial berria

Athletic Cluben app ofizial berria

Athleticket aplikazioa, aplikazio athleticzale berrituan sartuko da gaurtik aurrera, eta laster bertsio berriak izango ditu

Athletic Clubek bere app ofizial berria kaleratu du gaur, iOS eta Androiden mugikorretarako optimizatua, eta jarraitzaile guztiek taldeari buruzko informaziorik eguneratuena aurkitu ahal izango dute.

Aplikazioak -euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez- Athleticket app zaharra barne hartzen du funtzionalitate ugariren artean, eta, beraz, Klubeko bazkideek beren karnetaren lagapen digitala egiten jarraitu ahal izango dute Nire Txartela ataletik. Gainera, atal honetatik bertatik webguneko Txokoaren bidez egiten dituzten kudeaketak ikusteko aukera ere izango dute.

App berriak gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeen partida guztiak zuzenean ikusteko aukera emango du, zuzeneko estatistikekin eta xehetasun guztiekin (galeriak, laburpen-bideoak, prentsaurrekoak, emaitzak eta jadunaldiaren sailkapenak) eta hautazko jakinarazpenekin, partidaren berritasunak berehala jasotzeko (hamaikakoak, golak eta partidaren hasiera, atsedenaldia eta amaiera).

Gainera, erabiltzaileek Albisteen atalaren eta azken irudi eta bideo galerien Multimedia atalaren gaurkotasunera berehala sartu ahal izango dute. Halaber, Sozial horma berean, Athletic Clubeko profil ofizialetako post-ak eta Athleticzale Mundu zerrenda kontsultatu ahal izango dira, Twitterren presentzia duten lehen talde zuri-gorrietako jokalarien kontuekin.

Aplikazioak Klubaren eta San Mamesen historia eta datu guztiak biltzen dituzten atalak ere baditu; Lezamako talde guztien plantilak, emaitzak eta sailkapenak, Klubaren talde guztiek jokatu beharreko partiden Agenda edo Online Dendara sarrera zuzenak, AC Museorako eta zelaiko Tourrerako tiketen erosketa eta Athletic Club Fundazioaren webgunea.

Athletic Clubeko aurreko app-aren erabiltzaileek (duela hilabete batzuetatik deskatalogatua) bertsioa eguneratu ahal izango dute aplikazio berria jasotzeko, eta Athleticketeko erabiltzaileek aplikazio berria deskargatzeko abisua jasoko dute.

Datozen asteetan, app-ak eguneratze berriak jasoko ditu, atal berrituekin eta athleticzale guztientzako eduki esklusiboekin, aplikazioak izango duen etengabeko bilakaeraren barruan.

Deskargatu jada edo eguneratu zure bertsio zaharra!

Deskarga Google Play Store-n (Android)

Deskarga App Store-n (iOS)