undefined

Ofiziala: CD Basconiak igoera playoff-ak jokatuko ditu

Ofiziala: CD Basconiak igoera playoff-ak jokatuko ditu

Espainiako Futbol Federazioko lehiaketa epaileak Hirugarren Mailako sailkapenak balioztatu ditu, Basconia (4.) playoffera iritsiz, Portugalete (1.), Sestao River (2.) eta Vitoria CD (3.) taldeekin batera.

Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Epaile Bakarrak Hirugarren Mailako 18 taldeen sailkapenak baliozkotzea erabaki du gaur, COVID-19ren ondorioz lehiaketa bertan behera utzi zeneko modu berean. Epaileak Euskal Futbol Federazioari eta Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa eta Futbol Ez Profesionaleko Sailari ere eman die ebazpenaren berri.

Horrela, CD Basconiak 4. postuan bukatu du fase erregularra, eta play-off-a jokatuko du bere multzoko lehen 3 sailkatuekin batera: Club Portugalete (1.), Sestao River (2.) eta Vitoria CD (3.). Igoera faseak bi kanporaketa eta 3 partida izango ditu, finalerdiak eta finala.

Finalerdiak Portugaletek CD Basconiaren aurka (1. Vs 4.) eta Sestao Riverrek Vitoria CDren aurka (2. Vs 3.) jokatuko dituzte. Euskal Futbol Federazioak erabakiko du partida horiek non jokatuko diren.

Taldeek errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute ebazpen horien aurka Apelazio Batzordean, maiatzaren 27ko 14:00ak arte.