undefined

Primera Iberdrola ofizialki amaitu da

Primera Iberdrola ofizialki amaitu da

Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketaren Epaile Bakarrak txapelketaren amaiera erabaki du; Athletic Club bosgarren sailkatu da

Lehendik aurreikusi zenez, Athleticeko jokalariak ez dira txapelketara itzuliko denboraldi honetan. RFEFko Carmen Perez Gonzalezek lehiaketako Epaile Bakarraren ebazpena argitaratu du, eta ebazpen horren arabera, Primera Iberdrola bertan behera geratu zen sailkapeneko emaitzekin bukatuko da. Athleticek, martxoaren 1ean 22. jardunaldia jokatu ondoren, sailkapeneko bosgarren postuan bukatu du denboraldia 35 punturekin, Deportivo Abanca laugarrenetik bi puntura.

Sailkapena balioztatzean, txapelduna FC Bartzelona lehen sailkatua dela berresten da, eta Atletico Madrilekin (bigarren sailkatua) batera datorren denboraldiko Champions Leaguerako sailkapena lortu du.

Gainera, RFEFk CD Santa Teresa eta SD Eibarrek datorren denboraldian Primera Iberdrolara igoko direla ziurtatu du. Iraia Iturregiren Athletic Club B taldea Reto Norte Iberdrolaren txapelduna da, baina Espainiako Futbol Federazioaren Araudi Orokorraren 108.1 artikuluaren arabera, Klub beretik talde bakarrak egon behar du maila bakoitzean. Beraz, Eibar berriro sartu da maila gorenean (2009 eta 2011. urteen artean jokatu zuen), hamarkada bat kanpoan eman ondoren.