undefined

Klubaren Estatutuak aldatzeko galdetegi digitala

Klubaren Estatutuak aldatzeko galdetegi digitala

Athletic Clubek bazkideentzako parte-hartze prozesu bat zabaldu du webgunearen Txokoaren bidez, ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko

Aurreratu bezala, Athletic Clubeko Estatutuak Aldatzeko Batzordeak webgunearen Txokoan galdetegi digital bat argitaratu du, bazkideek euren ikuspuntuak eta hobetzeko iradokizunak eman ditzaten.

Parte-hartze prozesu honetan, kontsulta digital hau amaitu ondorengo hilabeteetan horretarako sortuko diren lan-mahaietan parte hartzeko asmoa ere berretsi ahal izango dute bazkideek.

Galdetegia Txokoan argitaratu da, dokumentazio-atal batekin batera, non bazkideek egungo estatutuak eta aurreko aldaketa-proposamenak deskarga ditzaketen.

Inkesta datorren ekainaren 30era arte jardunean egongo da -Klubak, ondoren, erantzunen ehunekoak argitaratuko ditu-, eta, horren ostean, informazioa biltzeko eta lan-mahaiak prestatzeko eta estatutuen aldaketa honi buruzko eztabaidarako fasea hasiko da.

Batzordea, Athletic Cluben azken Batzar Nagusian Gorka Cubes eta Josu Arteta bazkideekin (konpromisarioek aukeratuak), Ana Urquijo eta Aner Uriarterekin (Zuzendaritza Batzordeak izendatuak) eta Aitor Elizegi gure erakundearen presidentearekin osatua, zenbait hilabete daramatza lanean Athletic Clubeko bazkideen ahalik eta ekarpen handiena bilatzen duen prozesuan.