undefined

Lezamako gizonezkoen taldeen lehen entrenatzaileen organigrama

Lezamako gizonezkoen taldeen lehen entrenatzaileen organigrama

Aurreko sasoiaren teknikari guztiek, lehen eta bigarren entrenatzaileek, Klubean jarraituko dute 2020-21 denboraldian

Athletic Clubek dagoeneko zehaztu du 2020-21 denboraldiko lehen entrenatzaileen organigrama berria Lezamako gizonezkoen taldeentzat.

Aurreko sasoiaren teknikari guztiek, lehen eta bigarren entrenatzaileek, Klubaren egituran jarraituko dute zenbait zereginetan. Berregituraketa txiki bat dago, hurrengo denboraldirako hamahiru talde egongo baitira, eta ez hamalau.

Lehenengo lau taldeek entrenatzaile berarekin jarraituko dute: Bilbao Athletic (Joseba Etxeberria), Basconia (Patxi Salinas), Ohorezko Mailaren Gazte taldea (Imanol de la Sota) eta Gazte Nazionalarena (Jon Solaun).

Gainerakoak hauexek dira: Txema Añibarro (Euskal Ligako Kadetea), Ander Alaña (Ohorezko Mailaren Kadetea), Oskar Alkorta (San Mames 2007 Haurrak), Andoni Galiano (Aliron 2007 Haurrak), Joseba Lertxundi (San Mames 2008 Haurrak), Igor Pelayo (Aliron 2008 Haurrak), Jon Kareaga (2010 Kimuak), Patrik Guerra (2009 Kimuak San Mames) eta Ander Lafuente (Aliron 2010 Kimuak).