undefined

Simon: “Lehenago moldatzen denak lortuko ditu helburuak”

Simon: “Lehenago moldatzen denak lortuko ditu helburuak”

Athletic Cluben atezainaren prentsaurrekoa Lezaman

Unai Simon Athletic Clubeko atezaina Lezamako prentsa aretotik pasatu da gaur goizean. Arabarra hasi da eskertzen “pixkanaka bere onera etortzen ari den normaltasuna. Poza zegoen baloiarekin berriz jotzeagatik, baina baita taldekideekin berriz egoteko aukera izateagatik ere“. Konfinamenduan zehar bere etxean egindako lana gora-behera, atezainak “faltan botatzen nuen gorputza lurrera botatzea eta geldiketak egitea“.

LaLigara zalerik gabe itzultzeari dagokionez, Simonek desabantaila nabarmen hori baloratu nahi izan du: “Athleticen zalegoa nolakoa den badakigu eta San Mamesen jokatzen ditugun partida guztietan duen garrantzia. Moldatu egin beharko dugu, lehenago egiten duenak lortuko ditu helburuak“. Baina irakurketa positiboa ere egin du: “Kanpoan jokatzen dugunean, abantaila hori izango dugu“.

Oso pozik nengoen jarraitzen nuen dinamikagatik, taldearenarekin lotuta. Geneukan indarra berreskuratu ahal izateko lanean ari gara, are hobea, Europan sartzen saiatzeko“.