undefined

70 urte hamazortzigarren Kopako garaipenetik

70 urte hamazortzigarren Kopako garaipenetik

Athleticek 18. Kopako titulua lortu zuen 1950eko maiatzaren 28an, luzapenean Real Valladolidi 4-1 irabazita

Gaurko egunez, baina 1950ean, Athleticek 4 eta 1 irabazi zion Real Valladolid taldeari Chanmartinen (Madril) jokatutako Kopako finalean. Garaipen honekin bere hamazortzigarren Kopako garaipena lortu zuten lehoiek. Zurigorriek 5 urte lehenago lortu zuten beraien azken Kopako garaipena, 1945eko ekainean, Valencia CF taldearen aurka Montuicen jokatutako finalean (3-2).

Athleticek markagailuan agindu zuen ia partida osoan zehar Zarrak 14. minutuan sartutako golari esker, baina Coquek berdinketaren gola egin zuen 85.ean eta partida luzapenean erabaki behar izan zen. Denbora gehigarrian, Zarrak beste hiru gol sartu zituen (94. minutuan, 96.an eta 116.an). Horrela, finaleko 4 gol zurigorrien egilea izan zen Telmo. Urte hartan Athleticek Kopako txapelketan lortu zituen 27 goletatik Zarrak 13  sartu zituen, Kopako 7 partidetatik 6tan gola egin baitzuen.