undefined

Lehoi handi baten kasta: Tzibi Juaristi

Lehoi handi baten kasta: Tzibi Juaristi

Tzibi Juaristi Emakumezkoen c taldeko entrenatzaileak 44 urte bete ditu gaur eta igoera lortu du Euskal Ligara datorren denboraldiko

Aitziber “Tzibi” Juaristi Caballerok 44 urte bete ditu gaur. Getxoko atzelari ohia Emakumezkoen “C” taldeko egungo entrenatzailea da, eta Euskal Ligara igotzea lortu du. Tzibi duela 7 urte erretiratu zen, 37 urte bete aurretik. Athletic Clubeko lider handienetako bat izan da Lezaman sartu zenetik. Bere jaioterriko Bizkerre taldean hezia, pausoak ematen joan zen Bizkaiko emakumezkoen futboleko talde nagusietan Juaristirekin batera: Sondikan lehendabizi eta Leioan ondoren. 26 urterekin bere lehen partida ofiziala jokatu zuen Torrejonen aurka Lezaman.

Getxoztarra ikono zuri-gorri handienetako bat da. Athletic elastikoa 11 denboralditan zehar jantzi zuen, 262 partida jokatu eta 49 gol sartuz. Klubaren ranking historikoko zortzigarren jokalaria da bere palmaresean lau liga titulu ditu; lehen hirurak jarraian (2002-2005) eta 2006-2007 denboraldikoa. 2012ko otsailean belauneko lesio bat izan zuen Atletico Madrik taldearen aurkako partidaren aurreko beroketak egiten. Urtebete geroago utzi zuen futbola eta aulkietan hasiko zuen bere bidea. Aurten Lezaman egon da C taldea zuzentzen eta mailaz igotzea lortu du. Entrenatzeko afizioa familiatik datorkio, Juaristiri buruz hitz egitea familiako “saga” bati buruz hitz egitea baita. Bere anaia Iñigo Juaristi izan zen zuri-gorriek gorengo mailan eman zituzten lehen urratsetako arduraduna. Lau liga titulu lortu zituen entrenatzailea izan zen, beti bere arrebarekin batera lortutako garaipenak, izan ere, Aitziberrek eta Iñigok urte asko eman zituzten elkarrekin aldagelan.

Zelaian izaera sendokoa, Tzibi beti izan da bat defentsa maitatua; indar eta borondate handikoa. 8 zenbakia bizkarrean eta kapitainaren besokoa, batzuetan, bere ile-zinta eta guzti. Jokalari oso konprometitua eta taldeburu bat, Lezamako lehoi gazteekin primeran islatzen duen zerbait. Orain zuzentzen dituen jokalariak jaio zirenean, Tzibi tituluak ospatzen ari zen San Mamesen.