undefined

Basconia astelehenean itzuliko da Lezaman

Basconia astelehenean itzuliko da Lezaman

Patxi Salinasek 23 jokalarirekin egingo du lan: 19 bere lantaldekoak dira eta lau Ohorezko Gazte taldekoak

Basconiak datorren astelehenean ekingo die entrenamenduei Lezamako 8. Zelaian, Bigarren B Mailara igotzeko play off-ak prestatzeko, denboraldian laugarrena bukatu ondoren. Patxi Salinasek bere lantaldeko 19 jokalari deitu ditu. Asteartean, asteazkenean, ostiralean eta larunbatean ere arituko dira, 16:30etik 21:00etara. Talde txikietan banakako ariketak egingo dituzte, eta jokalarien arteko interakziorik gabe.

Horrez gain, Ibon Ispizua, Unai Perez, Adrian Trespalacios eta Nico Williams Ohorezko Gazte Mailako jokalariak ere izango dira. Bestalde, Basauriko taldeak Bilbao Athleticekin lanean dauden Julen Agirrezabala, Alvaro Nuñez, Aitor Paredes eta Beñat Prados jokalariak erabili ditzakeela kontuan izan behar da.

Deitutako jokalariak hauexek dira: Campo, Ispizua eta Unai Perez atezainak; Arberas, Kortazar, Lorente, Deiby Ochoa, Ruiz de Mendarozquieta, Salvador eta Trespalacios atzelariak; Gorka Agirre, Estrada, Jon Guruzeta, Unai Naveira eta Xabi Naveira erdilariak; eta Azcona, Cabo, Diarra, Diliberto, Ibarrondo, Juste, Rudi y Nico Williams aurrelariak.