undefined

5 urte Kopako azken finaletik

5 urte Kopako azken finaletik

2015eko maiatzaren 30ean, Athleticek orain arteko Kopako azken finala jokatu zuen Camp Noun, FC Bartzelonaren aurka

5 urte igaro dira Athleticek Errege Kopako azken finala jokatu zuenetik. 2015eko maiatzaren 30ean, lehoiek Camp Noun neurtu zituzten indarrak Bartzelonaren aurka. Athleticen zaleek egunaz gozatzeko aukera baliatu zuten, eta, nahiz eta amaiera esperotakoa ez izan, gure zalegoak onenen parean dagoela erakutsi zuen beste behin, larunbat osoan zehar Bartzelonako hiria topera betez.

Zale zuri-gorriek erakustaldi aparta egin zuten berriz ere, blaugranen futbol zelaiko harmailetan bereak lagundu eta babesten. 35.000 zale baino gehiago izan ziren zuri-gorrien sektorean eta katalanen sektorean sarrera lortu zutenak gehituta, Ernesto Valverderen jokalariak animatu zituzten Camp Noun. 2009 eta 2012ko finalen antzera, Athletic Cluben zaleak harmailetan nagusitu ziren. Gainera, San Mamesek ere bere ateak ireki zituen gau hartan, eta 50.000 zaletu zuri-gorriek klubak Katedraleko berdegunean jarri zituen pantaila erraldoietatik jarraitu zuten norgehiagoka.