undefined

Aduriz, ebakuntza arrakastatsua

Aduriz, ebakuntza arrakastatsua

Athleticeko jokalariari ezker aldakako ebakuntza egin diote gaur goizean Bartzelonan eta ez da arazorik izan

Aritz Aduriz Athleticeko jokalariari ebakuntza egin diote ezker aldakan gaur goizean Bartzelonako Dexeus Ospitalean (Manel Ribas doktorearen taldeak, hain zuzen). Ebakuntza normaltasunez joan da, eta ez da eragozpenik izan bertan, ezta berehalako ebakuntza ostean ere. Hurrengo orduetan gela batera eramango dute eta 4-5 egunez egongo da ospitaleratuta. Ziurrenik asteazkenean emango diote alta.