Athletic-Atletico partida, ekainaren 14an, igandea (13.00etan)
Lehen taldea

Athletic-Atletico partida, ekainaren 14an, igandea (13.00etan)

Gelditzen diren denboraldiko hamaika partidei berrekingo zaie; LaLigak 28. jardunaldiko partiden berri eman zuen

Athletic-Atletico partida, ekainaren 14an, igandea (13.00etan)
Athletic-Atletico partida, ekainaren 14an, igandea (13.00etan)
2020ko mai. 31a

San Mamesek Athleticen LaLigako itzulera hartuko du datorren asteko igandean, ekainaren 14an, 14.00etatik aurrera. Ateak itxita, lehoiak Atletico Madrilen aurka neurtuko dira txapelketako 28. jardunaldiko partidan, oraindik jokatzeko dauden hamaika jardunaldietatik lehena.

Hauek dira LaLigako 28. jardunaldia osatuko duten hamar partiden ordutegiak:

Ekainak 11, osteguna
22.00etan: Sevilla-Betis

Ostirala, 12
19.30ean: Granada-Getafe
22.00etan: Valencia-Levante

Larunbata, 13
13.00etan: Espanyol-Alaves
17.00etan: Celta-Villarreal
19.30ean: Leganes-Valladolid
22.00etan: Mallorca-Barcelona

Igandea, 14
13.00etan: Athletic Club-Atletico Madril
19.30ean: Real Madrid-Eibar
22.00etan: Real Sociedad-Osasuna