undefined

LaLigako hurrengo bi jardunaldietako ordutegia

LaLigako hurrengo bi jardunaldietako ordutegia

Athleticek datorren igandean, ekainak 14, berrekingo dio txapelketari, San Mamesen, 13:00etatik aurrera

LaLigak publikoki jakinarazi ditu COVID-19ko pandemiak atzeratutako 2019-2020 denboraldiko hurrengo bi jardunaldietako datak eta ordutegiak. Lehiaketari ateak itxita ekingo zaio ostegunean, hilak 11, Sevilla FC-Real Betis partidarekin, eta bi egun geroago (ekainak 14, igandea) Athleticek berriz ekingo dio txapelketari, Atletico Madrilen aurka jokatuko duen 28. jardunaldiko partidarekin, San Mamesen, 13:00etatik aurrera.

29. jardunaldiak Athleticen denboraldiko azken euskal derbia hartuko du Ipuruan. Partida hori asteazkenean jokatuko da, hilaren 17an, 19:30ean, Eibarren aurka.