San Mameseko jatetxeek ateak irekiko dituzte berriro
Kluba

San Mameseko jatetxeek ateak irekiko dituzte berriro

La Campa de los Ingleses tabernak ekainaren 1ean irekiko ditu berriro ateak eta San Mames Jatetxeak ekainaren 2an, asteartean

San Mameseko jatetxeek ateak irekiko dituzte berriro
San Mameseko jatetxeek ateak irekiko dituzte berriro
2020ko mai. 31a

San Mameseko gastronomia establezimenduek ateak ireki dituzte berriro martxoaren 14tik itxita egon ondoren. La Campa de los Ingleses Tabernak ekainaren 1ean irekiko ditu ateak berriro, eta San Mames Jatetxea hurrengo egunean, asteartean, irekiko dute.

Zerbitzuek guztien osasuna bermatzeko murrizketak dituzten asteetan, eskaintza egokituta egongo da eta etengabe aldatzen joango da, une oro San Mamesera hurbiltzen diren bisitariei zerbitzurik onena eskaini ahal izateko. Zerbitzua mahai bidezkoa izango da bi establezimenduetan; beraz, komeni da aldez aurretik erreserbatzea.

La Campa de los Ingleses Tabernak, zelaiko denda ofizialaren ondoan dagoena eta A atetik sartzeko aukera duena, eguneko ohiko menua eskainiko du, 18 euroan, astean zehar barne, eta menu berezi bat asteburuetan. Horrez gain, zelaira begira, pikatzeko platerak eta razioak ere izango dira. Nahiz eta oraingoz ez dugun tabernako barra pintxoz beteta ikusiko, “Sports bar”-ko taldeak pintxoen karta dinamiko bat asmatu du mokaduak dastatzeko. Espazioa berriz diseinatuta dago, ezarritako gehieneko edukiera bermatzeko, eta zerbitzuak mahaian emango du arreta.

San Mames jatetxeak, D atetik sartuz eta zelaiaren kontrako kornerrean, mahaien arteko gutxieneko distantziak ere bermatuko ditu. Zelaira begira dagoen jangelak, partiden geldialdiaren ondoren, katedraleko soropilaz gozatzeko aukera ematen du. Fernando Canalesen taldeak, Michelín izarra duen sukaldari bilbotarrak, eguneko produktu freskoak falta ez diren karta bizia, asteko otorduetan menu exekutiboa eta asteburuetarako dastatzeko menua eskainiko ditu, baita bere ohiko kartako plater mitiko batzuk ere. Web orriaren bidez, sukaldaritza-tailerren, karta aldaketen eta gainerako berrien berri emango dute.

La Campa de los Ingleses Taberna
Astelehenetik ostegunera: 09:30 – 20:30.
Ostirala: 09:30 – 22:00.
Larunbata: 10:00 – 22:00.
Igandea: 10:00 – 20:30
www.lacampadelosingleses.com/
T. 610 12 35 57

San Mamés Jatetxea
Asteartetik Igandera 13:00 a 15:30
Osteguna, Ostirala, Larunbata 20:00 a 22:30
T. 944 395 138
www.sanmamesjatetxea.com