undefined

Athletic San Mamesera itzuliko da

Athletic San Mamesera itzuliko da

Gaizka Garitanoren jokalariek bi entrenamendu egingo dituzte Katedralean aste honetan zehar

Athleticen lehen taldea asteazkenean (18:00) eta larunbatean (13:00) arituko da San Mamesen Atletico Madrilen aurkako partida prestatzeko. Asteko gainerako egunetan Lezaman entrenatuko dute. Larunbateko entrenamenduaren ostean, jokalariek bi eguneko atsedena izango dute lanera itzuli aurretik.

EKAINAK 2, ASTEARTEA
10:00 Lan saioa Lezaman
12:15 Gaizka Garitanoren prentsaurreko telematikoa

EKAINAK 3, ASTEAZKENA
18:00 Lan Saioa San Mamesen

EKAINAK 4, OSTEGUNA
11:00 Lan Saioa Lezaman. Jokalari baten adierazpenak

EKAINAK 5, OSTIRALA
10:00 Lan saioa Lezaman

EKAINAK 6, LARUNBATA
13:00 Lan Saioa San Mamesen

EKAINAK 7, IGANDEA
Atseden eguna

EKAINAK 8, ASTELEHENA
Atseden eguna