undefined

Kuoten itzultzea: galderak eta erantzunak

Kuoten itzultzea: galderak eta erantzunak

Ateak itxitako partiden arabera, kuotak itzultezeari buruzko galderak eta erantzunak

Zenbateko kopurua dagokit San Mamesen ateak irekita jokatu ez diren partiduengatik?

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak hurrengo proposamena aurkeztu eta bozkatuko du Ohiko Batzar Nagusian, 2020an San Mamesen ateak itxita jokatutako Ligako eta Kopako lehiaketetan sarrera libreko partiduengatik bazkideak konpentsatzeko:

1.- konpentsazioa kuantifikatzeko oinarri gisa kuotaren %70 zehaztea, futbol profesionalaren garapenarekin zuzenean lotuta dagoela ulertzen delako.

2.- Emandako kopurua sarbide libreko partidekin zatituko da (Liga eta Kopa txapelketakoak, Klubaren Egun/Egun Erdiak izan ezik). Partida horiek 2020an San Mamesen jokatzekoak ziren, eta hortik aterako da partida bakoitzeko kostua.

3.- Bazkideak konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango du, hau da, partida bakoitzeko kostua bider sarrera libreko zenbat partidetara ezin izan diren joan, ateak itxita izan direlako.

 

Zer aukera ditut dagokidan konpentsazioari buruz?

Athletic Clubek bere bazkideei eskainiko dizkien formula hauek aurkeztuko ditu Batzarrean:

1.- Ateratzen den diru-kopurua itzultzea, aldez aurretik eguneratua baldin eta bazkideak diru-aurrerapena eskatu badu.

2.- Ateratzen den kantitate ekonomikoa 2021eko urteko kuotan deskontatzea.

3.- ATHLETIC BONU bat erostea, ateratzen den diru-kopurua gehi beste % 25, Athletic Clubeko Denda Ofizialetan, Tabernan eta San Mameseko Jatetxean kontsumitzeko, ikusle orokorrentzat eserlekuetarako sarrera erosteko aukera, Eraztun Nagusikoak erosteko edo Athletic Museora sartzeko.

4.- Athletic Clubekin hitzarmena duten klubei laguntzeko ateratzen den diru-kopurura gehitzea.

 

Orain erreklamatu dezaket atea itxita jokatuko diren partiden zenbatekoa itzultzea?

Une honetan, kuotaren %21,05eko aurrerapena eska dezake, Zuzendaritza Batzordeak Batzarrari aurkeztuko dion konpentsazioaren kontura.

 

Nola kalkulatu da aurrerakinerako portzentaia hori?

Portzentaia hau da: 2019/2020 denboraldian San Mamesen jokatu gabe zeuden sarbide libreko 4 partidak bazkideentzako sarbide libreko 19 partidekin (Ligako 17 eta Kopako 2: Bartzelona eta Granada CF taldeen aurka jokatutako final laurdenak eta finalaurrekoak) zatitzearen emaitza. Kanpoan geratzen dira klubeko bi egun erdiak.

 

Zer epe daukat aurrerakina eskatzeko?

2020ko ekainaren 4tik uztailaren 24ra arte eska dezakezu, 17: 00ak arte

 

Eska dezaket baita ere, Klubaren egun erdiengatik ordaindu nuen zenbatekoa itzultzea?

Bai. 2020ko uztailaren 24ko 17: 00ak arteko epea dago diru itzulera eskatzeko. Data horretatik aurrera, eskatu ez dutenek 2021eko klubaren egun erdietarako mantenduko dute (partida baterako Atletico Madrilen partidarako bakarrik ordaindu bazuten eta egun erdi bietarako bonoa erosi bazuten) edo bazkideak nahiago badu, 2021eko urteko kuotaren ordainketatik deskontatuko da.

 

Zer epe daukat klubari nire konpentsazioari buruz aukeratu nahi dudan aukera adierazteko?

Bazkide Konpromisarioen Batzarrak Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako proposamena onartu ondoren eskatu ahal izango da.

 

Nola kalkulatzen da partida bakoitzeko Kostua?

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak Ohiko Batzar Nagusian aurkeztu eta bozkatuko duen proposamena honako hau da:

Lehenik eta behin, konpentsazioa kuantifikatzeko oinarri gisa kuotaren % 70 zehazten da, futbol profesionalaren garapenarekin zuzenean lotuta dagoela ulertzen delako.

Gainerako kuotak bazkide gisa ditugun eskubideak eta betebeharrak betetzen ditu, eta gure funtsezko jarduerak garatzen laguntzen du: harrobiko jokalarien prestakuntza, beheko mailetako entrenatzaileak, kategoria horietako joan-etorriak, zerbitzu medikoak, jokalarien egoitza, entrenamenduetarako garraioa, hitzartutako futbol taldeentzako laguntzak, emakumezkoen futbolaren garapena, Lezamako instalazioen mantentzea, etab.

Kuotari %70 hori aplikatzearen emaitza sarbide libreko partiden artean banatuko da (Liga eta Kopa, Klubaren Egun/Egun Erdiak izan ezik). Partida horiek 2020an San Mamesen jokatuko zirela aurreikusi zen, eta hortik aterako da partidako kostua.

 

Zergatik ez da kuotaren% 100 kontuan hartzen partidua bakoitzeko Kostua kalkulatzeko?

Urteko kuota gizonezkoen futbol profesionalaren kostuetara bideratzen da, eta horrek San Mamesen partidak izatea ahalbidetzen digu, baina bazkide gisa ditugun eskubideak eta betebeharrak ere betetzen ditu, eta gure funtsa diren jarduerak garatzen laguntzen du: harrobiko jokalarien prestakuntza, beheko mailetako entrenatzaileak, kategoria horietako joan-etorriak, zerbitzu medikoak, jokalarien egoitza, entrenamenduetarako garraioa, hitzartutako futbol taldeentzako laguntzak, emakumezkoen futbolaren garapena, Lezamako instalazioen mantentze-lanak,

 

Zergatik itxaron behar da Batzarrera arte konpentsazioa izateko?

Batzar Nagusiak duelako kuotak zehazteko ahalmena, eta ez Zuzendaritza Batzordeak; beraz, Zuzendaritza Batzordearen edozein proposamen nahitaez onartu behar du Bazkide Konpromisarioen Batzarrak. Hala ere, zailtasun ekonomikoak izan ditzaketen bazkideak kontuan hartuta, eta erabaki bat hartzeko klubaren Batzar Orokorra egin arte itxaron behar ez izateko, Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak, lehenengo neurri gisa, bazkideek kuotaren % 21,05eko aurrerakina eskatu ahal izatea erabaki du, Zuzendaritza Batzordeak Batzarrari onartzeko aurkeztuko dion konpentsazioaren kontura.