
Athletic Cluben One Club Awarden errepasoa
Athletic Cluben One Club Awarden errepasoa
2015ean sortu zen One Club Award saria, talde bakar batean jokatu duten eta Athletic Cluben nortasunari lotutako balioak ordezkatzen dituzten futbolariak saritzeko
Athletic Clubek aurtengo One Club Man Award eta One Club Woman Award sariak Ryan Giggs galestarrari (Manchester United, 24 denboraldi) eta Pia Wunderlich (1.FCC Frankfurt, 16 denboraldi) alemaniarrari ematea erabaki du. 2015ean sortu zen One Club Award saria, talde bakar batean jokatu duten eta Athletic Cluben nortasunari lotutako balioak ordezkatzen dituzten futbolariak saritzeko.
Matthew Le Tissier, 2015 (Southampton FC)
Matthe Le Tissier da Athleticen saria jaso duen lehen One Club Man. Le Tissier Ingalaterrako Southampton Fc futbol taldeko jokalaria izan zen 1986 eta 2002. urteen artean. Zalantzarik gabe, azken aldiko jokalari ingeles nabarmenetako bat izan zen. Hala ere, Matt nazioartean hain ezaguna ez izateko faktore bat egon zen: Southampton Fc talde baten koloreekiko zuen maitasuna, jaitsiera saihestera ohituagoa zegoena, kota altuagoak lortzera baino.
Mattek bere ibilbide osoa eskaini zion bere maitasuneko klubari. Astero-astero Victoria Groundera “he is God, Le God” oihukatuz joaten ziren zaleen artean ia Jainko bihurtu arte. Elastiko zuri-gorriarekin liga, Kopa eta Ligako Koparen artean 500 partida jokatu zituen, hamabost denboralditan 200 gol baino gehiago sartuz.
Paolo Maldini atzelari italiarrak AC Milanen armarria elastikoan zuela jokatu zuen bere ibilbide osoan zehar, 1984/85 denboralditik 2008/09 denboraldira arte, kanpaina horretan bere botak zintzilikatu zituelarik. Iribar ‘Txopo’ rekin batera, 2016ko maiatzaren 1ean Athletic Clubek eta Real Club Celtak jokatutako Ligako partidaren atsedenaldian jaso zuen saria Maldinik.
Sepp Maier, 2017 (FC Bayern Munchen)
Atezain alemaniar mitikoa izan zen Athleticeko OCMA sariaren hirugarren saritua. Maierrek bere ibilbide osoa (1966-1979) Bundesligako FC Bayern Munichen egin zuen. Titulu guztiak irabazi dituen jokalari bakarrenetakoa da, bai selekzio mailan eta baita klub mailan ere, eta hamar urtez, 1966tik 1977ra, atezainik onena izan zen, “Katua” ezizenarekin ezaguta. 35 urterekin futbolari ibilbidea utzi behar izan zuen auto istripu baten ondorioz, baina Bayernen jarraitu zuen lanean atezainen entrenatzaile gisa.
Athletic Clubek laugarren “One Club Man Award” saria eman zion Carles Puyoli, 1999/00 denboralditik 2013/14 denboraldira, elastiko blaugranarekin 593 partida ofizial jokatu zituenari. Bere kirol ibilbidean zehar, Puyolek 21 titulu irabazi zituen klubarekin, eta urte berean sei kopa jaso zituen lehen kapitaina izan zen 2009an (Espainiako Liga, Errege Kopa, Espainiako Superkopa, UEFAko Txapeldunen Liga, Europako Superkopa eta FIFAko Kluben Munduko Kopa).
Azken One Club Man saria Celtic de Glasgow taldeko Billy McNeill jokalari historikoari eman zion Athleticek iaz. Hilabeteak zeramatzan gaixo, eta 2019ko apirilaren 22an hil zen, saria jakinarazi eta egun batzuetara. Beraz, McNeillek ezin izan zuen garaikurra jaso. Jose Angel Iribar buru zuen Athletic Clubeko ordezkaritza bat Glasgowra joan zen apirilaren 18an, Martin Mcneilli, Billyren seme gazteari, bere aitaren One Club Man Award saria emateko. McNeillek 1967ko Europako Kopa historikoko garaikurra altxatu zuen kapitain gisa.
One Club Woman 2019, Malin Moström (Umeå I.K)
Lehen OCW Award saria (emakumezkoetan) Malin Moströmek irabazi zuen. Bere palmaresean sei Liga, lau Kopa eta Europako bi Kopa daude, Munduko Txapelketako txapeldunorde bat eta Suediako Eurokopako beste bat.