10 egun txapelketa berrekiteko
Athletic Cluben lehen taldearen entrenamenduko irudirik onenak Lezaman
Datorren astean Ligari berrekingo dio Athleticek. Atletico Madrilen aurka jokatu du San Mamesen 10 egun barru (ekainak 14, igandea, 13 00etan). Partida horri begira, Gaizka Garitanoren jokalariak Lezamara itzuli dira gaur atzo San Mamesen egindako lan saioaren ostean.
Gaurko entrenamendua baloiaren jabetzan zentratu da ‘errondo’ desberdinen bidez, eta intentsitatea eta exekuzio-espazioa aldatuz joan dira denbora igaro ahala. Ondoren, tenis futboleko hainbat zenbait saio egin dituzte eta entrenamendua luzamenduekin bukatu dute.