Amaia Olabarrieta, lehoi bihurtu zen tenislaria
Emakumezkoena

Amaia Olabarrieta, lehoi bihurtu zen tenislaria

Gaur 16 urte bete dira nerabezaroan tenisean nabarmendu zen jokalari zuri-gorri ohiak partida ofizialean debuta egin zuenetik

Amaia Olabarrieta, lehoi bihurtu zen tenislaria
Amaia Olabarrieta, lehoi bihurtu zen tenislaria
2020ko eka. 4a

“Futbola tenisa baino gehiago nuen gogoko. Tenisa oso kirol bakartia da, porrotak eta garaipenak zureak bakarrik dira”. Esaldi hauekin erantzun dio Amaia Olabarrietak ea pena eman zion erraketaren munduan egin zuen ibilbide oparoa utzi eta futbolean erabat aritzeko egindako galderari. Gaur 16 urte bete dira Athleticen kamisetarekin partida ofizialean debuta egin zuenetik. Sabadellen aurkako Erreginaren Kopako partida batean izan zen. Ordutik 13 denboraldi bete ziren, guztira 232 partida jokatuz eta 32 gol sartuz. Lezamatarrak lesioak jasan zituen azken urteetan, eta 2014an aurreko lotailu gurutzatuaren haustura batek maila gorena uztera behartu zion. Baina Amaia, emakumezkoen haur taldeko egungo entrenatzailea, txiki-txikitatik hainbat kiroletan aritu zen.

Bi urte besterik ez zituela, gurpilik gabeko bizikletan ibiltzeko gai zen. Esku-pilota eta gimnasia erritmikoa egin zituen. Futbitoan ere jokatzen zuen eta tenisean hasi zen. Lehoi ohia pixkanaka teniseko pistetan gozatzen hasi zen. 11 urterekin Lezamako Bizia Kirol Taldean hasi zen entrenatzen, eta hainbestekoa izan zen Amaiaren dedikazioa kirol honengatik, non pista bat ere eraiki zuen bere etxeko lurretan. Bertan, Athleticeko jokalari ohiak entrenatzaile pertsonal batekin egindako saioekin aparteko prestaketa egin ohi zuen. Hainbeste ordu eta ahaleginek estatu mailan lehiatzera eraman zuten. Bere nerabe urteetan Amaia Olabarrieta tenislari oparoa zen.

Orduan, errendimendu handiko zentro batek 17 urterekin Bartzelonara joateko tentatu zuen aurrerapenak egiten jarraitzeko, baina lezamarrak etxean geratzea erabaki zuen. Patuak Athleticen historian lekua egingo zion geroago. Amaia, Getxoko Bizkerre futbol zelaian futbolean hasi zen eta hiru urte geroago Athleticen deia jaso zuen, Iñigo Juaristirena hain zuzen ere. 2004ko ekainaren 4an egin zuen debuta, 21 urterekin.

Amaia Olabarrieta sailkapen historikoan partida gehien jokatu dituen hamargarren jokalaria da eta ligako hiru titulu lortu zituen (2004-2005, 2006-2007 eta 2015-2016) . Tenislaria lehoi bihurtu zen eta beti erakutsi zuen bere gene lehiakorra futbol zelaietan. Gaur egun, klubeko jokalari gazteenak bere esanetara ikasten ari dira.