undefined

2.B Mailarako igoera fasearen egutegia

2.B Mailarako igoera fasearen egutegia

CD Basconiak Portugalete izango du aurkari uztailaren 18an Sarrienan (Leioa), arratsaldez, eta ateak itxita

CD Basconiak badaki bigarren B mailara igotzeko Playoffen egutegia zein izango den. Portugalete, Sestao River eta Vitoria CDrekin batera jokatu du igoera fasea.

Partidak uztailaren 18an, 19an eta 25ean jokatuko dira, arratsaldez eta ateak itxita, Sarriena zelaian (Leioa). Lehen asteburuan bi finalerdiak jokatuko dira: Portugalete eta Basconia (uztailak 18, larunbata) eta Sestao River eta Vitoria CD (uztailak 19, igandea).

Finalean erabakiko da 2.B mailarako txartela nork lortzen duen (CD Basconiak Bilbao Athleticek 2. Mailarako txartela lortzea beharko du) eta uztailaren 25ean jokatuko da partida hori, bi finalaurrekoetako irabazleak elkartuz.

 EGUTEGIA

  • CD Basconia – Portugalete.  Uztailak 18, larunbata. Sarriena (Arratsaldez)
  • Sestao River – Vitoria CD. Uztailak 19, igandea. Sarriena (Arratsaldez)
  • Finala. Uztailak 25, larunbata. Sarriena (Arratsaldez)